Iritsi zaigu Zentroko Gaztetxearen desalojo data!

Uztailaren 19rako ezarrita dago gaztetxearen desalojo eguna. Gaztetxea bizirik egon den urte eta erdi honetan, ekimen desberdinak egiteko aukera izan dugu bertan eta handia izan da herriko gazteongan piztu duen ilusioa. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkizuegu denbora honetan bertaratu zareten herritar guztioi, eta hilaren 19an gaztetxe aurrean elkartzera deitzen zaituztegu: gaztetxea defendatzeko eta desalojoa gelditzeko.

GAZTETXEA DEFENDATU, DESALOJOA GELDITU!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide