Agentziak birutualki jarraitzen du lanean ohiko zerbitzuak eskainiz

Iraurgi Berritzen Urola Erdiko garapen eta berrikuntza agentziak gogoratu du nahiz eta aurrez-aurreko arretarik ez eskaini, birtualki lanean jarraitzen duela.

Erakundeko profesional taldeak normaltasun osoz jarraitzen du lanean, eta herritarren zein eragileen eskura jarri du arreta telefonoa (943-85 11 00), 08:00etatik 14:00etara. Horrez gain, gogoratu du edozein zalantza argitzeko www.iraurgiberritzen.eus webgunera edo ‘info@iraurgiberritzen.eus‘ helbidera jo daitekeela.

Jarraian Iraurgi Berritzenek eskaintzen dituen zerbitzuekin harremanetan jartzeko telefonoak dituzue:

Harrera: 943 85 11 00
Enpresa: 620 04 88 97 – 685 73 37 70
Ekintzailetza: 688 71 87 77 – 688 60 12 99
Orientazio zerbitzua: 688 75 84 94
Enplegu zentroa: 688 75 95 90
Hazilan, Lehen Aukera, Praktikak: 688 87 35 89
Turismoa: 688 68 50 59




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide