Albisteak

Agiro Mendi Klubak antolatutako Mendi Astea – Egitaraua

Agire Mendi Klubak aurten ere Mendi Astea antolatu du. Honako hau da egitaraua:

  • Azaroak 8, asteartea: Bolivia  2016, Koldo Ruiz eta Urtzi Zelaiaren emanaldia. 20:00etan Gurutze Jubilatuen tabernan.
  • Azaroak 9, asteazkena: Umeentzako eskalada tailerra, 17:00etatik 19:00etara Kiroldegiko rokodromoan.
  • Azaroak 10, osteguna: Mustang trekina 2016 (Nepal) Andoni Zulaikaren Emanaldia. 20:00etan Gurutze Jubilatuen tabernan.
  • Azaroak 11, ostirala: Pumoriko kanpalekura trekina 2016 (Nepal), 22:00etan Aizarnako Aranburu landetxean.

     




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide