Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Azaroaren 27tik 30era, Zestoan Mendi Astea egingo dela iragarri du Agiro Mendi Klubak. Asteazkenean, hilak 27, 19:15ean Alonderon, Koldo Ruizek Bolivia 2024:
hiru sumendi, hiru 6.000ko hitzaldia eskainiko du, non Andeetan duen esperientzia partekatuko duen. Hurrengo egunean, hilaren 28an, osteguna, Jose Manuel Regilek Manasluko trekina 2024 aurkeztuko du, Himalayako egindako zeharkaldia. Azkenik, larunbatean, hilaren 30ean, 9:00etan, mendiko bizikleta irteera abiatuko da Gurutzetik, hiru ordu eta erdi inguruko ibilbide erraza proposatzen dute oraingoan. Agirok jarduera hauekin bat egitera eta mendiarekiko maitasuna partekatzera gonbidatzen ditu herritar guztiak eta bide batez, klubean izena eman eta federatzera animatzen ditu.