Apirila 2026
— 2026-05-04Irakurri 281. zenbakia hemen.

Azaroaren 25a, Indarkeria matxistaren aurkako nazioarteko dela eta eskualde mailako programa antolatu du Itaiak. Ostiralean, arratsaldeko 18:00etan, Zer ondorio ditu indarkeria matxista ukatzeak? hitzaldia egingo da Zestoako Gaztetxean. Hurrengo astelehenean, azaroak 25, 18:00etan elkarretaratzea egingo dute plazan.
Azaroak 23an, Azpeitian, autodefentsa saioa egingo da 11:00etan Betarretan, ondoren Zer ondorio ditu indarkeria matxista ukatzeak? hitzaldia 12:30ean eta 14:00etan bazkari herrikoia Berdura plazan.