AGIROKO MARRAZKI LEHIAKETA

Kaixo adiskide, ez dira egunik gozoenak gure etxeko txikienentzat. Etxean egon, pantailetan jardun eta eskolako lanen errutina hausteko, marrazki lehiaketa bat antolatzea bururatu zaigu Agiro Mendi Klubeko kideoi. Hona hemen argibideak:
– 0 eta 11 urte bitarteko haurrei zuzendua.
– Gaia: NATURA ETA MENDIA.
– Marrazkiak agiromendi@gmail.com helbidera bidali behar dituzue
apirilak 19a baino lehen, umearen izen-abizenak eta adina zehaztuz.
– Marrazkiak Danbolinen publikatuko dira eta lehen hiruek sari bat jasoko dute.
– Saria mendiko materiala izango da. Animatu etxeko txikiak !




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide