Abendua 2025
— 2025-12-29Irakurri 277. zenbakia hemen.

Krisi kapitalista garaian sozialismoa eraikitzen lemapean hainbat ekitaldi antolatu ditu Urola Erdiko Kontseilu Sozialistak eskualdean. Ekitaldi sorta horren baitan, ‘Aholkularitza laboralak urtebete: aurrera begirako erronkez’ hitzaldia izango da datorren ostegunean, hilak 12, arratsaldeko 18:30ean Alonderon. Maiatzean beteko du urtebete aholkularitza laboralaren proiektuak, eta orain arteko ibilbideaz eta aurrera begirako erronkei buruz hausnartuko dute osteguneko saioan.
Ekitaldi zikloarekin amaitzeko, ‘EHko Langi Autodefentsa sareak’ mahaingurua izango da maiatzaren 20an, arratsaldeko 18:30ean, Azpeitiko Azoka Plazako aretoan.