Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Ariketa fisiko osasungarria eta segurua egiteko aholkularitza zerbitzua jarri dute martxan kiroldegian. Astelehen eta asteazkenetan eskainiko dute zebritzua, arratsaldeko 17:30etatik 18:30era bitartean.
Ordu horretan monitore bat egongo da kiroldegian, eta haren helburua herritarrek ariketa fisikoa modu seguruan egitea izango da. Era guztietako aholkuak eskainiko ditu: ariketa fisikoa egiten nola hasi, gimnasioko makinak nola eraibili… Finean, ariketa fisikoa era seguruan egiten irakatsiko du.