Albisteak
[AHOLKUMARI] Ahoaren garbiketa sakona
— 2021-11-05Hortzak garbitu ondoren irakuzketa on bat, enjuagea, egiteko modu bat proposatuko dizuet oraingoan. Egiteko erraz-erraza da, eta osagaiak belar dendan eros daitezke. Aproposa da hortzak, hortzoiak eta mingaina zaintzeko; eta ahoko flora eta defentsak indartzeko ere ona da. Horregatik, ahoa osasuntsu izaten eta arazoak prebenitzen lagunduko digu. Marka komertzial oso ezagunak badaude merkatuan, baina nire ustez oso kimikoak dira, eta gure gorputzarentzat arrotzak diren osagai horiek ahoa, eta ahoak egiten duen hesi lana, kaltetu dezakete.
Gurea egiteko behar duguna hauxe da:
-Itsasoko ura 200 ml
-Ura 100 ml
-Propolioa 20 tanta
-Bikarbonato atximurkada bat
–Cajeput olio esentziala 10 tanta
-Iltze (clavo) olio esentziala 5 tanta
Nahastu osagai guztiak botilatxo batean.
Hortzak garbitu ondoren erabiliko dugu ahoan nahastu eta gargarak egiteko. Erabili aurretik, astindu egin behar da, eta egunean behin erabilita nahikoa da, arazo berezirik ez baldin baduzue behintzat.
Mari Artano
Idatzi nahi badidazu: keralatxokoa@gmail.com
Egin zaitez bazkide