Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Hitzetik Loratu programaren baitan, Ahoz Aho ’26 ahozko narrazioaren nazioarteko jaialdia Zestoara iritsiko da datorren martxoaren 25ean, asteazkenez. Helduentzako ipuin kontaketa saioa izango da egun horretan, arratsaldeko 19:00etan, liburutegian.
Bi kontalarik hartuko dute parte emanaldian: Aldo Méndez kubatarrak, gaztelaniaz eskainiko du saioa, eta May Gorostiagak, berriz, euskarazko kontakizunak ekarriko ditu.
Ahoz Aho ’26 jaialdia otsailaren 16an abiatu zen, eta martxoaren 31ra arte luzatuko da. Guztira, Euskal Herriko 17 herritan egingo ditu geldialdiak, nazioarteko 30 kontalariren eskutik, eta 50 saio baino gehiago eskainiko ditu. Urtez urte sendotuz joan den ekimena da Ahoz Aho, eta gaur egun Euskal Herriko kontalaritza jaialdi erreferentzialenetakoa bihurtu da.