Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Ezkaizto Auzo Elkartearen eskutik, Aiora Urbietak Geure gorputzean eta etxean burujabe liburuaren aurkezpena eskainiko du ostiral honetan. Arroabeko Eskola zaharrean izango da, 18:30etik 19:30era.
Aioraren liburua errezeta bilduma bat da, lau urtarotan banatutakoa. Zehazki, urtaro bakoitzean inguruan diren baliabideak modu egokian aprobetxatuta egin daitezkeen errezetak proposatu ditu. Lau ataletan banatuta daude errezetak; etxea goxatzekoak, geure gorputzerakoak, garbiketako produktuak eta sukaldeko lanak.