Albisteak
[ARGAZKIAK] Giro ederrerarekin ibili dira goizean Santa Eskean
— 2025-02-04Goizeko 8:45ean hasi dira kantuan Ondarbaso baserrian eta Etorra eta Sastarrain bailaretan zehar ibili dira goizean. Hamaiketako txiki bat egin dute Gisasola egoitzan, laranjadiko tabernetara joan aurretik. Orain Ipintza elkartean bazkalduko dute eta arratsaldean Akoa auzoan ibiliko dira giro ona aprobetxatuz. Arratsaldeko 17:00ak aldera San Juan egoitzara joango dira. Jarraian kaleak eta gainontzeko tabernetatik pasako dira.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide