MATXISMOAREN AURREAN, EMAKUME LANGILEOK BORROKARA!

Martxoaren 8aren atarian, mugimendu sozialistako hainbat belaunalditako hamarnaka emakume elkartu gara testuinguruaz egiten dugun hausnarketa partekatu eta borrokarako deia zabaltzeko.

Azken hilabeteotan era kezkagarrian ari dira areagotzen ideia zein jarrera matxistak eta erreakzionarioak, eta emakume langileok lehen lerroan egon behar dugu horien aurkako borrokan.

Hilabete honetan zehar erasotzaileen inpunitatearen aurka, lan-sektore feminizatuetako lan-baldintza eta eskubideen alde eta emakumeok sexu objektu bihurtzen gaituen inposaturiko sexualitatearen kontra lan egingo dugu.

Adi egon hurrengo deialdiei.

MATXISMOAREN AURREAN, EMAKUME LANGILEOK BORROKARA!




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide