Albisteak

“Gatza” disko berriaren aurkezpen kontzertuen lehen datak aurkeztu ditu Ezpalak taldeak

Ezpalak talde zestoarrak, pasaden azaroan kaleratu zuten “Gatza” izeneko disko berria, beraien laugarren. Durangoko Azokan egon ziren eta lau hilabeteko geldialdia egingo zutela adierazi zuten disko berriaren bira ondo preparatzeko asmoz.

Bada, jada aurkezpen kontzertuen lehen datak aurkeztu dituzte:

Apirilak 4: Leitza, Atekabeltz Gaztetxea + Rodeo
Apirilak 11: Azpeitia, Sanagustin Kulturgunea + Rodeo
Apirilak 25: Donostia, Dabadaba + Free City
Maiatzak 10: TBA
Maiatzak 16: Gasteiz, Jimmy Jazz + Rodeo
Maiatzak 17: Gernika, Astra + Marte Lasarte
Maiatzak 23: Bartzelona, La Nau + Periferia
Maiatzak 30: Bergara, Ekinez jaialdia
Maiatzak 31: Iruña, Iruña Rock
Ekainak 25-28: Viveiro, Resurrection Fest
Irailak 5-7: A Coruña, FeneRock Fest

Kontzertuetarako tiketak erosteko egin klik hemen




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide