Albisteak

Aisialdirako bi gune berritu eta egokitzen ari da Udala

Arteaga auzuneko jolas-parkea berritzen ari dira eta Gurutzeaga kaleko markesina San Juan ermitaren aurreko parkean jarri dute.

San Juan Parkea eta Arteaga auzuneko jolas-parkea aisialdirako berritu eta egokitzen ari da Zestoako Udala. Arteaga auzunean dagoen jolas-parkean elementu berriak jarri dituzte. Plastiko berziklatuz eginikoa da jolas-parke berria eta 14.805,56€-ko aurrekontua du proiektuak.

San Juan ermitaren aurreko parkean, berriz, Gurutzeaga kaleko autobus geltokiaren estalpea jarri dute. Muntaia udal brigadak egin du eta egoera txarrean zeuden zenbait elementu aldatu egin direnez, egur berriak aldatzearen kostua 505 eurokoa izan dela jakinarazi du Udalak. Udalaren esanetan, San Juango markesina auzoko bizilagunei, San Juan egoitzako egoiliarrei eta bisitatzera joaten zaizkien familiarrei dago bideratuta, egonleku estalia izan dezaten eskura. Bi proiektuak bukatzear daudela jakinarazi dute.

Argazkiak: Zestoako Udala




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide