Albisteak
Aitor Larrañagak irabazi du III. Gurutzeaga Saria
— 2016-04-02Bukatu berri da III. Gurutzeaga Saria. Plazatik irten dira txirrindulariak 16:00etan. 58 kilometroko lasterketa jokatu dute gazteek, ibilbidean zehar bi aldiz pasa dira Zestoatik. 17:30ak aldera amaitu da, Gurutzeaga frontoi parean.
Kadete mailako (14-15 urte bitartekoak) txirrindulari lehiaketa hau lehiatzen den hirugarren aldia da. Aurtengoan, lehenengoa iristen helmugara Aitor Larrañaga (Victor Alvaro) izan da. Bigarrenak eta hirugarrenak, berriz, Jokin Murgialdai (Arabarrak) eta Julen Dorronsoro (Limousin). Taldeka, Victor Alvaro txirrinduari taldea izan da saritua.
Antolatzaileek, eskerrak eman dizkie Zestoako Udalari eta bolondres lanetan aritu diren zestoar guztiei. Adierazi digutenaren arabera, hogeita hamar bat zestoar aritu dira antolakuntzan. Hala ere, aukeran, jende gehiago behar izaten dela horrelako lasterketa batean nabarmendu dute, berrogei bidegurutze inguru zaindu behar izaten baitira. Hurrengo urteetarako, antolatzaileek, herritarrei laguntzera gerturatzeko deia luzatu nahi diete.
Egin zaitez bazkide