Albisteak

Aitor Salegi Erniarraitzeko finalerako sailkatu da

Ehun bat lagun elkartu dira kultur etxean IX. Erniarraitz txapelketako azken kanporaketan. Peru Abarregi, Aitor Bizkarra, Xabi Igoa, Jon Ander Iriondo, Haritz Mujika eta Aitor Salegi aritu dira Aizpea Aristi gai jartzailearen agindutara. Aitor Bizkarra izan da puntu gehien lortu duen bertsolaria.

Aitor Salegi herritarra ez da gustura jardun. Agurreko bertsoan aitortu ditu bere sentsazioak: zortziko handian; bukaera joan zaio nonbait, zortziko txikian; lo hartu du eta bakarkako ariketan; poto egin du. Erralla bertso eskolako kidea gustura agertu da aretoa beteta ikusita ordea, eta kontuak kontu, martxoaren 16an Azpeitiko Gaztetxean izango den finalerako pasea ere lortu du.

Hola hemen punttua emanda bota dituen bertsoak:

 

Manuel Uztapide

txapeldun handia

gure herriarentzat

a ze miraria

eta gazteontzako

degu gidaria

herriko izatea

guretzat saria

 

Pizturik nola gorde

bertsoaren sua

gazteei pasatzea

guk konpromezua

eraginkor bihurtuz

hitza ta mezua

bihar ere bizirik

behar da bertsua

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide