Albisteak

Aitor Salegi Gipuzkoako Bertso Txapelketako final-laurdenetarako sailkatu da gaurko garaipenarekin

Gipuzkoako Bertso Txapelketako azken aurreko final-zortzirena jokatu da gaur Bastero kulturgunean, Andoainen. Aitor Salegi Martija izan da garaile, 470 punturekin. Gaurko lorpenarekin, final-laurdenetara sailkatu da zuzenean, Errenterian izango da, urriaren 20an. Saio guztietarako sarrerak bertsosarrerak.eus atarian eskuratu daitezke.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide