Albisteak

Aitor Salegi Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako finalerdian izango da

Markina-Xemeingo gaztetxean izango da Plazatik Gaztetxera bertso txapelketako bigarren finalerdia, eta bertan Aitor Salegi zestoarra arituko da. Plazatik Gaztetxera txapelketan bikoteka lehiatzen dira bertsolariak, Salegiren bikotea Antton Aizpurua da. Honakoak dira Markina-Xemeingo finalerdian arituko diren gainerako bikoteak: Eli Pagola/Iñigo Zubiaurre “Beitxi”, Eñaut Martikorena/Imanol Lekunberri eta Asier Galarza/Aratz Igartzabal. Lau bikotetatik bi igaroko dira Mutrikuko finalera (maiatzaren 21ean).

Aitor Salegi txapeldun I.Pernando Amezketarra sariketan, “Erniarraitz” taldearekin

Aurreko larunbatean izan zen I.Pernando Amezketarra sariketako finala. Bertan Erniarraitz taldea Hernani taldearen aurka aritu zen. Erniarraitz taldean Aitor Salegi zestoarra, Eneritz Artetxe azkoitiarra eta Haritz Garmendia azpeitiarra aritu ziren eta Hernani taldean berriz Eli Pagola, Oier Iurramendi eta Arnaitz Lasarte. Bertso saioa Amezketako Beartzana jatetxean izan zen.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide