Albisteak

Aitor Salegi VIII. Erniarraitz Bertso Sariketako finalean izan da

Pasa den ostiral gauean izan zen VIII. Erniarraitz Bertso Sariketako finala Azpeitiko Gaztetxean. Bertan Aitor Salegi bertsolari zestoarra aritu zen, aurrez finalerako txartela lortu baitzuen. Unai Mendizabal zizurkildarra izan zen txapelduna. Hemen duzue finaleko sailkapena:

  1. Unai Mendizabal: 279 puntu.
  2. Oihana Iguaran: 278,5 puntu.
  3. Jon Gurrutxaga: 269,5 puntu.
  4. Amaia Iturriotz: 267,5 puntu.
  5. Gemma Urteaga: 265,5 puntu.
  6. Aitor Salegi: 261,5 puntu.

Ostiralean jokatutako finalaren aurretik, beste hiru saio izan ziren, eta hiru saio horietatik aurrera egindakoek jokatu zuten finala ostiralean. 2018an izango da Erniarraitz Bertso Sariketako IX. edizioa.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide