Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Lizardi Sartiko finala jokatuko da ostiral gauean Zarautzen. Aurreko astean bi kanporaketa izan ziren. Lizardi Sarian hamasei bertsolarik hartu dute parte eta horietatik sei arituko dira finalean, tartean Aitor Salegi zestoarra.
Finalean izango diren gainerako bost bertsolariak Maialen Akizu urretxuarra, Aratz Igartzabal Potto gabiriarra, Unai Mendizabal zizurkildarra, Eli Pagola hernaniarra eta Aitor Servier azkaindarra izango dira.
Bertso saioa Zarauzko Modelo aretoan izango da, 22:00etan hasita.
IRUZKINDU