Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Irailaren 14an hasi zen Urretxun Gipuzkoako Bertsolari Txapelketa, hiru hilabete iraungo duena eta abenduaren 14an amaituko dena Donostian. 48 bertsolarik hartuko dute parte 16 saiotan, hainbat fasetan banatuta: zazpi final zortzirenak, bost final-laurden, hiru finalaurreko eta final bat. Lehiakideetatik 14 aurreko txapelketatik datoz eta 34 udaberriko Gipuzkoa Bertsotan fasean sailkatu ziren, tartean Aitor Salegi.
Salegik parte hartuko duen hurrengo saioa, irailaren 29an izango da Andoainen, Bastero kulturgunean, arratsaldeko 17:00etan. Andoni Mujika Izagirre, Endika Igarzabal Murua, EƱaut Martikorena Lizaso, June Aiestaran Iparragirre eta Manex Mujika Amunarrizekin batera osatuko du saioa.