Albisteak

Aixa kobazuloaren inguruko ekintzak antolatu ditu Ezkaiztok

Itziarko Aixa kobazuloaren inguruko dokumental emanaldia eta bisita antolatu ditu Ezkaizto auzo elkarteak urria erdi alderako. Hilaren 20an, Aixa dokumentala ikusteko aukera izango da, arratsaldeko 18:00etan, eskola zaharrean.

Hilaren 21ean, berriz, Aixa kobara bisita egingo dute. Irteerarako plazak mugatuak direnez, beharrezkoa izango da aurrez izena ematea, 629 93 68 98 zenbakira idatzita (izen ematea 14 urtetik aurrera).

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide