Aizarna eta eliza protestantea

Mugikortasuna mugatuta daukagun honetan, ordu gehiago pasatzen ditut etxean. Eta nire zaletasuna artxibo zaharretan aztarka ibiltzea denez, dokumentu edo idatzi batekin egin dut topo. Niretzako bitxia da, ez nuen dokumentu honen berririk eta idatzi honetan Aizarna inplikatuta ikusten dudanez, jaso egin dut, nahi duenak pasartea ezagutu.

Badirudi 1868 urtean Gipuzkoako katolikoak urduri zeudela, gobernuak eliza berri bat irekitzeko baimena eman zuelako Madrilen. Ikusten denez Aizarnara ere iritsi zen urduritasun hau. Baimen hau ez zen gaur ezagutzen dugun eliza katolikoa irekitzeko, Protestanteena baizik.

Urte batzuk atzera joan beharra daukagu garai horretako testuinguruan kokatzeko: Espainian matxinada baten ondorena zen, Isabel II erregina kanporatu eta “Sexenio Democrático” deitzen diogun garaiaz ari gara hain zuzen. Ondoren behin-behineko gobernu bat osatu zen eta honek ezarri zuen lehen aldiz erlijio askatasuna Espainian. Antonio Romero Ortiz-ek eman zuen baimena eliza protestante hau irekitzeko, “Gracia y Justicia” ministerioko sailburua zen berau.

Eskaera Ingalaterrako biztanle batek egin omen zuen, Madrilen irekitzeko asmoarekin eta honi emandako baimenak sortu zuen urduritasuna katolikoek artean. Ordura arte katolikoak zeukaten nagusitasuna arriskuan ikusiko zuten nonbait. Ondoren “Unidad Catolica” deitzen zen elkarte edo mugimendua sinadura biltzen hasi zen proiektu honen aurka, eta beste herrietara bezala, Aizarnara ere iritsi zen eskaera hau.

Mugimendu honek aurkeztu zituen argudioek egun ez lukete lekurik izango, baina aspaldiko kontuak direnez baliteke Aizarnan ere pentsaera bera izatea, erlijio katolikoari buruz. Aurka egoteko ematen duen argudioetako bat, erlijio bat baino gehiago dituzten estatuetan izandako gerra bortitzak dira, hau da, toki horietako gerrei begiratzeko eskatzen die agintariei, eta ez erortzeko bekatu berean berriz ere.

Baita ere aldarrikatzen dute gurasoek txertatu diguten fedea ez arriskuan jartzeko, berarekin bizi eta berarekin hilobiratzea nahi dutelako. Gobernua salatzen dute esanez Espainian hasi goitik eta beheraino ez dagoela ez Mahometano, ez Judu, ez Kalbinistarik, eta Protestanteak gutxiago; motiborik gabe biztanleak bi erlijioren artean lehian jartzea egozten dio gobernuari.

Idatzian irakurtzen denez, garai horretan 16 milioi biztanle zituen Espainiak. Gipuzkoako biztanleen berririk ez da azaltzen, bai ordea bildu ziren sinadurak 46.754 direla, zenbaki borobila probintzia txiki honetarako.

Zestoan bildu ziren sinadurak 232 dira, Aizarnakoak 100. Bada zerbait herri txiki honetarako ere, egun dituen biztanleak motz gelditzen dira sinadura kopuru hau ikusita. Abizenei begirada bat egiten saiatu naiz eta egun ezagutzen ditudanak dira gehienbat; aspaldiko kontuak direnez, besteak desagertu egingo ziren nonbait.

Izen-abizenak irakurri eta badirudi emakumeak ez zekitela sinatzen, bat bera ere ez baita ikusten. Genero berdintasunak ez zuen tokirik nonbait, beste gauzetan bezala emakumea bigarren mailan erlijio kontuetan ere.

Behean argitaratzen ditut Aizarnan sinatu zutenen izen-abizenak, Zestoa eta Iraetakoekin batera. Garai horretan herrian ziren abizenak ezagutzeko bada ere, baliagarri izango delakoan.

Jon Egiguren

—————————

AIZARNA.
Jurisdicion de Cestona.
Francisco Odriozola.—Sinforoso Aranguren.—Pedro Antonio Elizgaray. —José Maria Aramburu.— José Ignacio Ilurzaeta.—Anastasio Tolosa —José Agustín Echaide.—José Antonio Azcue.—José Ramon Echaide.—Francisco Antonio Iravieta.—Juan Bautista Garmendia.—Estéban Elustondo —José Francisco Iravieta.—Ignacio Narciso Lizaso.—José Antonio Elorza.—Sebastian Lizaso.—José María Elorza.—Joaquin Lizarralde.—José Leon Lizaso.—Feliz Illarramendi.—José Manuel Iruretagoyena.—Alejandro Iparraguirre.—José Gaspar Eguiburu.—Alejandro Odriozola.—Ignacio María Irure.—Antonio Luis Gurruchaga.—José Ignacio Arteche.—Juan Roman Vergara.—Ascencio Lizaso.—Juan Bautista Aguirre.—Felipe Corta.—José María Múgica.—Francisco Corta—José Ignacio Illarramendi.—José Manuel Múgica.—José Miguel Olaizola.—Francisco Lizaso.—Francisco Beristain.—José Lizaso.—José María Aguirre.—José Ignacio Echanagusia.—José Joaquin Ulacia.—Joaquin Azcue.—Agustin Aguirro.—José Manuel Aguirre, —Antonio Lazcano.—Javier Gurruchaga.—Francisco Eguiburu.—Manuel Rezabal.—Pedro Ignacio Garagarza.—Ignacio Azcue.—José Luis Goenaga. —Tomás Ignacio Zarasua.—José Bernardo Cendoya.—José Miguel Goenaga.—José Ramon Cendoya.—José Joaquin Ulacia.—José Ignacio Ulacia — José María Celaya.—Santiago Azpeitia.—José María Aizpeitia.—José María Beristain.—Ignacio Ramon Irure.—Juan Bautista Corta.—Domingo Azcue. —Nicomedes Cendoya.—José Leandro Echaniz.—José Antonio Arteche.— Manuel María Jurundarena.—Pedro Ignacio Goenaga.—Ignacio María Goenaga.—Ignacio José Irureta.—José Ignacio Illarramendi.—Cipriano Eguiguren.—José Manuel Aramburu.—Juan Bautista Vergara.—Antonio Francisco Azcue.—Ignacio Maria Valerdi.—Santos Ulacia.—José Antonio Zulaica.—-Antonio María Lizaso.—Lorenzo Caperochipí.—Juan María Gozalez. —José Manuel Odriozola–José Francisco Irureta.— Francisco Irureta.—Martin José Peña.—Crispin Peña.—Francisco Gurruchaga.—José Santiago Sarasua.—José María Lizaso.—Juan Tomás Múgica.—José Manuel Lizaso. —José Juan Abea.—Agustin Lavaia.—Pedro Gurruchaga.—Ignacio Otamendi.—Francisco Zuloaga.—José Antonio Lizaso.—José Gárate.—José María Aizarua.—Total de firmas del pueblo de Aizarna, ciento.

 

CESTONA.

Sebastian Alejo Azpeitia.—Cándido Uriarte.—José Miguel Solagaistua.- Javier Amilílevia —Angel Alberdi.—Bautista Odriozola. José Antonio Odriozola.—José María Gaztañaga.—José María Goítua —José Ventura Salaverría.—Santiago Albisu.—Narciso Cestona.—José Manuel Aramburu.—Bernabé Selveti.—José Miguel Azcue.—Agustín Elustondo.— Juan JoséEchaíde.—José Gerónimo Echaide.—Ignacio Echaide.—JoséRamon Echaide.—José Seguróla.—Antonio Gurruchaga.—Donato Alcorta.—Manuel Eizaguirre.—Domingo Arruti.—Agustín Eizaguirre.—Manuel Murua.—Antonio Unánue.—Márcos Solagaistua.—Ignacio Unánue.—Simon Unánue.—José Ignacio Odriozola.—Eugenio Unánue.—José Francisco Gaztañaga.—Tomás Sanchez.—Francisco Ignacio Goitúa.—BartoloméCorcostegui.—JoséFrancisco Yturraeta.—Pedro Egaña —Félix Echade.—José Miguel Mendizábal.—Juan José Aramberri.—Eustasio Zavala.—Joaquin Mendizábal.—Juan Francisco Elustondo.—Juan Benito Elustondo.—Francisco Aizpurua.—Pedro José Aizpurua.—Juan Bautista Cestona—José Miguel Icela.—Martin Seguróla.—José Ignacio Alcorta—José María Alcorta.—FranciscoEguiberru.—José Miguel Oyarzabal.—Nicolás Aramberri.—José Luis Lizaso.—Francisco Goitia.—José Genaro Macaraga.—Juan Manuel Antia.—Joaquin María Zubizarreta.—José Ignacio Landa.—Francisco Uranga.—JuanGurruchaga.—Márcos Gurruchaga.—Francisco Macazaga.—Sebastian Zavaleta.—Francisco Alcorta.—Vicente Olascoaga.—Joaquin Cenaoya.—Pedro Querejeta.—Pedro Alcorta.—Miguel María Goitia.—EladioGoitia.—Manuel Ruiz Eguino.—Ignacio Pascual Iribar.—José María Oyarzábal.—José Cruz Echaniz.—Luis Emparanza.—Francisco Lizaso.—José Joaquin Echaniz.—José Aspiazu —José María Aspiazu.—José María Lizaso.—Pedro Garmendia.—Martin Barrena.—Francisco Landa.—Ignacio Ysasa.—Martin Lopetegui.—José Gurruchaga.—José Manuel Zavaleta.—José Ramon Alcorta.—Ramon Alcorta.—Ramon Uzguaregui.—José María Aspillaga.—Ignacio Querejeta.—José María Querejeta.—Martin Alberdi.—José Eizaguirre.—Antonio Iriondo.—Martinez Izaguirre.—José María Iriondo.—Vicente Muguerza.—Manuel Aspillaga.—José María Lízaso.—Antonio Yribaz.—Vicente Corta.—Miguel Zubimendi.—Juan Benito Zubimendi—José Manuel Odriozola.—Miguel Olazabal.—Francisco Gárate.—José Javier Echaniz.—Francisco Erquicia.—Joaquin Iribar.—José Francisco Corta.—José Luis Albisu José Astubisa.—Manuel Aizpurua.—José Manuel Odriozola.—Jose Ignacio Odriozola.—José Irure.—Francisco Yrure.—José María Arzalluz.—Francisco Uranga.—Inocencio Larrañaga.—Martin Larrañaga.—Inocencio Cendoya.—José Arruti.—José María Goyorza.—Miguel Unánue.—Simon Lizaso.—Manuel Arregui.—Ignacio Iribar.— Vicente Iribar.—Sebastian Iribar.—Francisco Urbieta.—José Antonio Iribar.—José Ignacio Echaide.—José Martín Echaide.—Francisco Echaide.—José Bamon Odriozola.—José María Odriozola.—José Luis Odriozola.—Ignacio Olazabal.—Epifanio Cestona.—Tomás Zulaica —Andrés Zulaica.—Javier Cestona —José Unánue.—José Miguel Igaratandi. — Prudencio Iribar. — Sebastian Iribar.— Martin Iribar.—Martin Iribar.—Antonio Alcorta.—José Francisco Albisu.—Estéban Albisu.—José María Urbieta.—Nicolás Arruti.—José Francisco Aizpurua.—Márcos Artola.—Eusebio Miguel Arregui.—José María Arregui.—Juan José Odriozola.—José Agustín Aizpurua.—José Antonio Eizaguirre.-Bernardo Irure.—Simon Larraizaga.—Ignacio Larraizaga.—Pascual Aspitarte.—José Ignacio Hapartegui.—Francisco Trecu.—Martin Errezabal.—Jose Antonio Larrañaga.—Manuel Alberdi.—Francisco Garragorri.—Asensio Bereciártua.—Martin Yeraga.—Ignacio Bereciártua.—Domingo Bereciártua.—José María Eizaguirre.—Antonio Arrieta.—Sebastian Azcune.—Manuel Altuna.—Martin Unánue.—Tomás Unánue.—José Miguel Ecenarro.—José Zulaica.—Ignacio Zulaica.—Miguel Iraola.—Juan José Ugarte.—Antonio Ugarte.—Francisco Uranga.—Bautista Ergencia.—Juan Cruz Ugarte.—Ignacio Alberdi.—Pedro Ayestarán.—José María Ayestarán.—Manuel Alberdi.—Juan María Ayestarán.—Antonio Irureta.—Francisco Alberdi.—Francisco Irureta.—José Ignacio Alberdi.—José María Alberdi.—Francisco Olaizola.—Ignacio María Odriozola.—Pedro Antonio Odriozola..—Manuel Martega.—Vicente Martega.—Francisco Irureta.—Ignacio Arberdi.—Agustín Alberdi.—Jesé Maria Unánue.—Agustín Alberdi.—Martin Alberdi.—Juan Bautista Alberdi.—Gracian Alberdi.—José Iravieta.—Miguel Muñoa. Estéban Salsamendi.—Juan María Alberdi.—Ramon Embil.—José María Gastañaga.—Bamon Zulasia. — José Zulasia.—José Múrcia.—José Luis Echaide.—Pedro Iraola.—José María Azcue.—Teodoro Tarazona.—Luis Antonio Corta.—Total de firmas del pueblo de Cestona, doscientos treintay dos.

 

BARRIO DE IRAETA.
Jurisdicción de Cestona.
Felipe Camarero Nuñez.—Juan Jose Camarero Nuñez.—Leonardo Camarero Nuñez y Galdoz.—Ignacio Camarero Nuñez.—José Luis Corta.—José Leonardo Corta.—Francisco Amuchategui.—José Gurruchaga.—José Domingo Gurruchaga.—José Ramon Balzola.—Juan Ramon Epeloe.—José Alcibar.—José Olozabal.—Miguel Ibargovien.—José Michelena.—José María Gorreti.—Antonio lriondo.—Pedro Aldalur.— Francisco Uranga.—José Antonio Michelena.—Ignacio Echeverría.—Pedro Echeverría.—Sebastian Echaniz —José María Echaniz.—Pascual Urúa.—Antonio Urúa.—Simon Lazcano.—Francisco Urbieta.—José María Urbieta.—Ramon Urbieta. —José Antonio Razabal.—Ramon Unánue.—Gaspar Irure.—Estéban Linacisoro.—José Pagadizábal.—José Linacisoro.—José María Mancicidor.—José Luis Lazcano.—José Mezquel Echaniz—Pedro Echaniz.—Antonio Echaniz.—José Aguirre.—José Cirilo Mújica.—Atanasio Mújica.—José María Aguirre.—Total de firmas del barrio de lraeta, cuarenta y cinco.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide