Albisteak

Aizarnako ludoteka berrituaren irekiera

 

Aizarnako ludoteka berritu dute eta atzo ostiralez irekiera ekitalditxoa egin zuten. Prozesu parte-hartzaile bat egin da ume eta gurasoekin. Hainbat saio egin dituzte eta gero auzolanean berritu dute ludoteka. Zortzi txoko ditu ludoteka berrituak; sormen txokoa, etxetxoa, mozorroen txokoa, eraikuntza txokoa, mahai jolasena, ipuinen txokoa, salto egiteko txokoa eta futbolina. Umeei txokoak eta materiala aurkeztu eta merienda egin zuten irekiera festa giroan bukatzeko.

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide