Aizarnako ondarea

 

Udaletxeko ondare eta kultura sailak, Aizarnako ondarea zaintzeko egiten ari den ahaleginetan, dorrean dagoen erlojua zaharberritzeko egitasmoa jarri du martxan.

Zaharberritze lanak auzolanean egitea da helburua, eta ateak irekita daude proiektu honetan parte hartu nahi duen edonorentzat. Aizarnak aspaldidanik merezi izan duen proeiktua da hau.

Erlojua dorrean dena erdoiltzen ari da, eta orain dugu aukera egoera horretatik ateratzeko. Ea denon artean lortzen dugun, Aizarnak merezi du eta.

Jon Egiguren




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide