Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Aizarnako kaleak ilunpetan eta giro bereziz beteko dira ostiralean, urriak 31, izan ere, Gau Beltzeko ospakizuna berreskuratuko dute herrian.
Egitaraua 17:00etan abiatuko da, Barbantxoren eskutik egingo diren mozorro eta kalabaza tailerrekin ludotekan. Ondoren, 18:00etan, photocoll-a eta jolasak izango dira frontoian, musikaz lagunduta.
19:00etan, mokadutxoa eskainiko da herritarrentzat Aitzbarna elkartean, eta ospakizunari amaiera emateko, ilunpean egingo den “Arimen bidea argitzea” ibilaldia egingo da auzoan zehar.