Albisteak

Aizarnan jokatutako Gipuzkoako Sega Txapelketako finalaurrekoetako emaitzak

Gipuzkoako Sega Txapelketako finalaurrekoak jokatu ziren igandean Aizarnako Aranburu Landetxeko belardietan. 8 segalarik hartu zuten parte txapelketan eta horien artean Iban Pardo zestoarra aritu zen. Zorte benetan txarra izan zuen Pardok, 2.5 kiloko aldeagatik ez baitzuen eskuratu finalerako txartela.

Bi taldetan banatuta, hartu zuten parte segalariek. Kirolari bakoitzak ordu erdiko denbora tartean ahalik eta belar kilo gehien moztu zituen. Hauek dira emaitzak:

1.TALDEA
  • Julen Gabirondo Izeta: 1.687 kilo (txartel gorri bat atera diotenez 20 kiloko zigorra izan du)
  • Arkaitz Arteaga Bereziartua: 1.454,5 kilo
  • Iban Pardo Andres: 1.452 kilo
  • Andoni Urrutia Idigoras: 1.137 kilo
2. TALDEA
  • Igor Esnaola Dorronsoro: 1.502,5 kilo
  • Jokin Etxeberria Peñagarikano: 1.450,5 kilo
  • Iñigo Mercader Soroa 1.315,5 kilo
  • Suharri Irazustabarrena Arbelaitz: 1.186 kilo

Julen Gabirondo, Arkaitz Arteaga, Igor Esnaola eta Jokin Etxeberria sailkatu dira uztailaren 10ean Asteasun ospatuko den Gipuzkoako sega txapelketako finalerako.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide

IRUZKINDU

Zure helbide elektronikoa ez da publiko egingo. *

Danbolin ez da hemen emandako iritzien kargu egiten.

Ez da irainik onartuko.

Danbolineko lan-taldeak, beharrezkoa izanez gero, edukiak ezabatzeko eskubidea du.