Albisteak

Aizarnarrek ere jakinarazi dute abuztu erdi alderako prestatutako egitaraua

Oraindik ere egoerak festak bere horretan ospatzeko aukerarik ematen ez badu ere. Herri eta auzoetako elkarteak protokolo eta arauak baimentzen duten neurrian ekintzak antolatzen ari dira eta Aizarnako Herri Elkartek ere egitarau polita antolatu du abuztu erdi alderako:

 

Abuztuak 13, ostirala

15:30ean, Irene Caminosen eskutik, haur eta gaztetxoek bizikletan probatzeko zirkuitua

17:30ean Irene Caminosen bizikleta ikuskizuna

Abuztuak 14, larunbata

18:00etan Joxe Kruz Gurrutxagaren eskutik “Umorea” bakarrizketa saioa

Abuztuak 15, igandea

18:30ean bertso pilota jaialdia frontoian

Lauterdian  Aimar Egiguren eta Oier Alonso eta binaka Mattin Eizagirre eta Urtzi Egiguren Aritz Anduaga eta Beñat Labakaren aurka.

Bertsolariak: Ane Labaka eta Hagin Laburu

Abuztuak 29, igandea

18:30ean, Berdinki zirkua plazan

*Abuztua bukaeran eta irailaren hasieran, xaguxaharrak ezagutzeko ekintzak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide