Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Gipuzkoako Eskola Txikien jaiaren lekukoa Errezilgo eskolari pasa dio gaur goizean Aizarnako eskolak. Etumetan egin dute ekitaldia, bi herrien arteko mugan. Aizarnarrak oinez joan dira bertara. Testigua pasa ondoren, auzora itzuli eta ekitalditxoa egin dute plazan, giro ezin hobean.