Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Igande honetan, irailaren 13an, jokatuko da Akoako Bira. 7.800 metroko lasterketa prestatu dute antolatzaileek eta parte-hartzea 18 urtetik gorakoentzat zuzenduta dago. Antolatzaileek 150 pertsonako muga jarri diote lasterketari.
Lasterketak, emakumezko eta gizonezko irabazleak izango ditu. Horietaz gain, bi modalitateetan, lehen bost sailkatuentzako sariak izango dira.
10:30ean emango zaio hasiera lasterketari. Ibilbidea, ohiko moduan, menditsua izango da eta hasiera eta amaierako lerroa ohiko lekuan izango da.