Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Atzo, ostirala, jokatu ziren pala txapelketako finalak eta Akusi aizarnazabaldarra izan zen garaile. Lehenengo 4. eta 3. postuak lehiatu ziren, Kixkurra gailendu zitzaion Arritari 25-18. Finala, 25-21 irabazi zion Akusik Salegiri.
Sari banaketan, antolatzaileek eskerrak eman nahi izan zizkioten txapelketa osoan zehar bertaratutako guztiei. Amaitzeko, gogoan izan zuten, Iker Perez herritarra, urtetan txapelketan parte hartu izan zuen baina aurreko urtean utzi gintuen.