Albisteak

Alaitz Imaz eta Julen Gabirondo garaile Gipuzkoako Sega Sail txapelketan

Gaur eguerdian jokatu da Gipuzkoako Sega Sail txapelketa Aizarnan. Emakumezkoen mailan, Alaitz Imaz izan da garaile 23:31 denborarekin. Bigarren postua Ainara Otamendirentzat izan da 27:07 denborarekin. Hirugarren postuan, Malou Henriksenenentzat izan da 28:10eko denborarekin.

Gizonezkoetan, berriz, Julen Gabirondok eskuratu du denborarik onena, 35:09 eta berarentzat izan da txapela. Mikel Lizartza izan da bigarren 38:40 denborarekin, IƱigo Merkader hirugarren 38:45rekin eta Jon Otegi laugarren 43:12ko denborarekin.

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide