Albisteak

Aldaketak izan dira Txikitasunian Haundiko egitarauan

Asteburuan egingo dute Txikitasunian Haundi Arroabean. Ezkaizto auzo elkarteak, Ederki elkarteak eta Arroako jai batzordeak antolatu dute egitaraua. Larunbat goizean auzolanean Sakulupe parkeko lanak amaituko zituztela iragarri bazuten ere, aurreragorako utzi dute lana. Ondorioz, Arroaren arteko jolasak goizean izango dira, 11:00etan hasita. Globo jolasa, Lokotxak, zaku karrera XL, makil zorabiatuak eta sokatira egiteko aukera izan dute gerturatzen diren adin guztietakoek. Ondoren, mokadutxoa izango da.

Larunbat arratsaldean trikipoteoa izango da 20:00etan eta gaueko 21:00etan, Igor Olabideren omenezko bertso afaria Ederki elkartean. Olabideren senide eta lagunek antolatutako bertso afarian IƱigo Izagirre, Aitor Mendiluze eta Aitor Salegi arituko dira Amaia Agirre gai jartzailearen agindutara bertsotan.

Ostiraletik hasita

Bihar, ostiralean hasiko da Txikitasunian Haundi, ordea. Potx pailazoak izango dira arratsaldeko 17:00etan eta 19:00etan, berriz, pintxopote musikatua Nokonoren eskutik. Eguna amaitzeko, gaueko 22:00etan Mus txapelketa azkarra izango da. Izena 21:30ean eman beharko da, bikoteko 20 euro ordainduta eta irabazlearentzat izen ematearen %40a eta txapela izango dira, bigarren bikotearentzat %30 eta kopa, hirugarrenarentzat %20 eta laugarren bikotearentzat izen ematearen %10a.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide