Albisteak

Aldi baterako berdintasun teknikaria kontratatu du Udalak

Berdintasun teknikariaz gain, brigadako zeregin orokorretarako bi langile ere kontratatu ditu Udalak, 2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintza Planaren baitan.

Zestoako Udalak hiru kontratazio egin ditu 2021eko Enplegua Sustatzeko Tokiko Ekintza Planaren baitan. Lanbideren bidez egin dira kontratazioak; Zestoako Berdintasun Plana idazteko teknikaria eta brigadarako zeregin orokorretarako bi langile. Hiru kontratuak azaroaren hasieran hasi ziren eta sei hilabeteko iraupena izango dute.

Jone Exposito herritarra dabil berdintasun teknikari lanetan. Expositok azaldu du denbora honetan, udal barne koordinazio protokoloa egin eta erakunde arteko koordinazio protokolo bat finkatuko dituztela: “Indarkeria matxista kasuak daudenean horiei aurre egiteko koordinazio planteamendu bat egingo du, mekanismo horiek finkatuko ditugu”. Bestalde, kanpora begira, indarkeria matxistaren aurka lan egiten duten eragileen arteko koordinazioa bat ere planteatzen dela aipatu du. Gainera, bide horretan, hitzaldiak eta bestelako tailerrak antolatzeko asmoa ere aipatu du.

 

 

 




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide