Albisteak

Alerta laranja larunbaterako; alerta horia iganderako

Euskalmet Euskal Metereologia Agentziak alerta egoera iragarri du astebururako. Larunbaterako alerta laranja iragarri du, prezipitazio iraunkorrengatik. Iragarpenen arabera kantauri isurialdeko zenbait lekutan 24 orduan 80 litro metro karratuko pilatu daiteke. Bestalde abisu horia iragarri du haizeteengatik larunbateko, 00:00tatik 24:00etara.

Iganderako berriz abisu horia iragarri du euriteengatik, 00:00etatik 12:00etara. Denbora tarte horretan 60 litro metro karratuko pilatu daitekeela iragarri du Euskalmetek.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide