Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Datorren asteartean, hilak 7 erabakiko du Udaletxeko kontratazio mahaiak ze enpresak burutuko dituen Alonderoko aldapako igogailua egiteko lanak. Kontratazio mahaiaren erabakia otsaileko plenoan berretsi beharko dute. Hautatua izan den enpresak hainbat agiri aurkeztu beharko ditu Udalean lanak hasi baino lehen.
Obra guztiaren kostua 312.946,63 eurokoa izango da, BEZa barne eta martxoa amaierarako hastea aurreikusten da. Gorka Unanue EAJko hirigintza zinegotziaren arabera, lanak bost hilabeteren buruan amaitutzat izatea espero da.
Igogailuaren planoak