Albisteak

Altxa Burua taldea berriro elkartuko da bihar, asteazkena

Argazkia: Altxa Burua

Pantailen erabilerari buruz Zestoan 2025eko martxotik maiatzera bitartean egin zen hitzaldi zikloaren harira sortu zen Altxa Burua taldea berriro elkartuko da bihar, urtarrilak 21, arratsaldeko 17:30ean, Gaztelekuan. Antolatzaileek adierazi dutenez, interesa duen edonor dago bilerara gonbidatuta.

Taldea hainbat gurasoren ekimenez sortu zen, seme-alaben pantailen, Interneten eta gailu digitalen erabileraren inguruan hausnartu eta elkarlanean neurriak lantzeko asmoz. Orain arte egindako bileretan, besteak beste, DBHra pasatzear dauden ikasleei begira epe laburreko helburuak zehazten hasi ziren.

Epe luzera begira, hainbat helburu nagusi dituzte mahai gainean: alde batetik, Interneterako sarbidea duten gailuen ematea ahalik eta gehien atzeratzea; bestetik, eskolak mugikor gabeko arnasgune bihurtzea eta hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritu baten alde egitea. Horrez gain, helduak zein haurrak erabilera egokian trebatzea bilatzen dute, familietan eredu izan eta kontzientzia saretzeko helburuarekin.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide