Albisteak

Altxa Burua taldea bigarrenez bilduko da gaur, astelehena

Martxotik maiatzera bitartean, pantailen erabilerari buruzko hitzaldi zikloa izan da Zestoan. Saio hauetan parte hartu duten hainbat gurasok interesa agertu dute herrian Altxa Burua taldea osatzeko eta halaxe elkartu ziren maiatzaren amaieran hori helburu hartuta. Gaur, astelehena, berriz bilduko dira, arratsaldeko 19:00etan, Gaztelekuan. Bileran, epe laburrera, DBHra pasako diren ikasleei begira, datozen bi ikasturteetarako helburuak zehazten hastea da asmoa.

Bestalde, epe luzera begira, batetik, seme-alabei Interneterako sarbidea duten gailuak ematea ahalik eta gehien atzeratzea da helburua. Bestetik, eskolak mugikor gabeko arnasgune bihurtzea eta era berean, hezkuntzaren digitalizazio osasuntsu, libre eta ebidentzietan oinarritu baten alde egitea proposatzen dute. Azkenik, helduak zein seme-alabak erabilera egokian trebatzea bilatzen dute, familian eredu izan eta kontzientzia saretzeko.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide. Egin zaitez bazkide

Egin zaitez bazkide