Albisteak
Zahartzaro aktiboari buruzko hitzaldirako izen-ematea bihar, asteazkena, amaituko da
— 2025-06-10Zestoa Osasuntsu ekimenak eta Zestoako Zaintza Sareak antolatuta, “Bakardade ez hautatutik zahartzaro aktiborako bidea” izeneko hitzaldia izango da ekainaren 16an, astelehenez. Saioa Alonderoko aretoan egingo da, 18:30etik 20:00etara.
Parte hartu nahi izanez gero, izena eman beharko da aurrez, bihar, asteazkena, baino lehen, Zestoako kiroldegiko harreran.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide