Albisteak
Espabilau Eguna ospatuko dute larunbatean Lasaon
— 2025-06-10Lasaotarrak duela zenbait urte hasi ziren Espabilau Eguna ospatzen eta aurtengoan ere ez dute hutsik egingo. Larunbatean ospatuko da eta arratsalderako hainbat ekintza antolatu dituzte. Arratsaldeko 16:00etan hasiko dute festa, bingo musikatuarekin. Ondoren, 17:00etan umeentzako jolasak egingo dira eta amaitutakoan, gazteentzako pilota partidak jokatuko dira frontoian. Eguna amaitzeko, 21:00ak aldera berriz elkartuko dira auzo afarirako, eta ondoren, auzoko DJ gazteek girotuko dute festa.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide