Julius M.C. zestoarra “Remember Paradise” jaialdi ospetsuan izan da

Julio Vila zestoarra, Julius M.C. izenez ezaguna den DJa, Remember Paradise jaialdi ospetsuan izan zen beste urte batez pasa den igandean. Jaialdi hau, ohikoan, Barakaldoko BEC aretoan izaten bada ere, aurtengo edizioan formatu aldaketa izan du eta Kantabriako MioƱo herrian ospatu da. Bertan, 15 orduz jarraian entzun zen musika eta 50 artista baino gehiago izan dira bertan. Julius M.C., DJ Bonsirekin batera igo zen eszenatokira. Besteak beste, Marco V eta Johan Gielen artista holandar ospetsuak ere izan ziren jaialdian.

Jarraian, jaialdiko Julius M.C. eta DJ Bonsiren bideoa ikusgai: