Albisteak
Ekain Guraso Elkarteak parkean horma-irudia margotzen laguntzeko deia zabaldu du
— 2025-06-10Ekain Guraso Elkarteak parkeko horma-irudia margotzen laguntzeko deia luzatu die herritarrei. Margoketa bihar, asteazkena, eta ostegunean egingo da, eta bi egunetan parte hartzaileak arratsaldeko 16:30ean elkartuko dira parkean bertan.
Horma-irudiaren diseinu eta margoketaren ardura Garazi LarraƱagaren esku egongo da eta lanak euskararen aldeko mezua izango du. Ekintza honetan parte hartu nahi duten guztiek arropa zaharra jantzi eta norbere pintzela eraman beharko dute.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide