Albisteak
Arroabekoek kurtso amaierako jaialdiarekin agurtuko dute ikasturtea bihar, osteguna
— 2025-06-11Ikasturtea amaitzear da, baita Arroabeko eskolan ere, eta, urtero bezala, kurtso amaierako ekitaldia egingo dute. Bihar, ostegunez, izango da jaialdia, ohiko moduan, eskolako sarreran, 17:00etan hasita.
Lehenik, “Mundu bira barrearen bila” izenpean ekitalditxoa eskainiko dute, eta 17:40 inguruan, AZ/DZ kantaren emanaldia izango da. Guztia amaitutakoan, argazkiak aterako dituzte.
Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.
Egin zaitez bazkide
Egin zaitez bazkide