Albisteak

Argiolak Bazkideen Batzar Orokorra egingo du bihar, osteguna

Argiola, energia berriztagarrien komunitateak, Ohiko Bazkideen Batzar Orokorra deitu du biharko, ostegunerako. Bilera Alonderoko aretoan izango da, arratsaldeko 18:30ean hasita. Bertan, besteak beste, iazko kontuen berri emateko eta aurtengoari begira proposamenak egiteko balioko du.

Honako hau izango da batzarrean landuko den gaien zerrenda:

1. Batzar orokorraren sarrerakoak eta batzarkideak agurtzea

2. 2025eko Batzar Orokorreko akta onartzeko bi bazkide izendatu

3. 2024 ekitaldiko kudeaketa, kontuak eta ekitaldiko balantzea aztertu eta onartu

4. 2024 ekitaldiko soberakin garbiak banatzea (edo galerak egoztea)

5. Kapital sozialari nahitaez egin beharreko ekarpena eta sarrera-kuota

6. Kapital sozialari esleitutako interesen ordainsaria

7. 2025eko Kudeaketa Plana aurkeztea (plana eta aurrekontua)

8. Besterik: Kontseilu Errektorea berritzea

9. Kontseilu Errektorearen komunikazioak

10. Galde-eskeak




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide