Albisteak

Ekain Guraso Elkarteak ikasturte amaierako festa antolatu du ostiralerako

Ikasleez gain, Ekain Guraso Elkarteko kideak ere buru-belarri dabiltza ikasturte amaierako prestakizunetan. Aurtengoan ere, kurtso amaiera ospatzeko festa antolatu dute ostiralerako, ekainaren 13rako. Hainbat jarduera izango dira San Joanen, arratsaldeko 16:30etik 20:30era bitartean.

Lehenik eta behin, tailerren txanda izango da. 16:30ean hasita, bi txanda eskainiko dira: lehenengoa, 16:30etik 17:30era eta bigarrena, 17:30etik 18:30era. Jardueren artean, Capoeira tailerrean parte hartzeko aukera egongo da, Brasildik datorren adierazpide kulturala, dantza, borroka eta musika uztartzen dituena. Gainera, hennazko tatuajeak margotzeko eta harriak pintatzeko guneak ere egongo dira.

Ondoren, 19:00etatik 20:30era, erromeria parte hartzailea izango da Aliritzi taldearekin. Ospakizunak irauten duen bitartean, txosna bat ere egongo da, eta lortutako irabaziak eskolak oholtza berria erosteko bideratuko da.

Antolatzaileen esanetan, parte hartzaile guztientzat oparitxo bat ere banatuko da.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 36 euroko diru ekarpena egiten duten 400 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide