Otsaila 2026
— 2026-03-02Irakurri 279. zenbakia hemen.

Zestoako Herri Ikastetxeko lehenengo zikloko haurrak Miru ipuin-kontalariaren kontaketan izan dira gaur goizean, liburutegian. Alzheimerraren gaixotasuna lantzen duen Nor zara? liburuko istorioa kontatu die Miruk. Alzheimerrak eragiten dituen aldaketak azaleratu dizkie txikienei, istorio harrigarrien bitartez. Gaixotasun honek eraginda gerta daitezkeen aldaketak normaltzat hartu eta irribarre txikiz onartzea izan da saio honen helburua. Gainera, abestu eta dantzatzeko aukera ere izan dute.
Ikuskizunaren gidoia alzheimerraren inguruan hainbat tesi garatu dituen Jokin Garrues gerontologoak babestu eta gomendatu du.