Albisteak
Endoiako Biltokiak ateak irekiko ditu ostegun honetan
— 2019-10-30Arazo ezberdinak tarteko, Endoiako biltokia itxita egon da azken hiru hilabeteetan. Auzotarrek, biltokia berriro ere martxan jartzeko esku hartzea eskatu zion udalari. Udala eragile ezberdinekin harremanetan jarri eta erabaki batzuk hartu ondoren biltokia berriro irekitzea lortu dela azaldu du Mikel Arregi Ertxin alkateak.
Auzo Biltokiko eraikinaren jabea eliza denez, biltokiko zerbitzuaren hitzarmena elizak zuzenean sinatu ohi zuen kudeatzailearekin. Udala eta eliza aurreakordio batera iritsi dira eta hemendik aurrera, zesio hitzarmen bati esker elizak udalaren esku utziko du eraikinaren kudeaketa epe jakin baterako. Hau horrela bada, udalak auzo elkartearen esku utziko du biltokiaren zerbitzuaren kontrola eta antolaketa.
Akordio eta hitzarmen hauek martxan jartzear daudenez, bihar, osteguna, Auzo Biltokia berriro ere martxan izango da eta auzotar zein herritarrek izango dute bertako zerbitzuaz gozatzeko aukera.
Egin zaitez bazkide