Azaroa 2025
— 2025-12-03Irakurri 276. zenbakia hemen.

Amabirjin eguneko afizionatuen pilota partidak jokatuko dira bihar, osteguna, arratsaldeko 19:00etan hasita frontoi zaharrean. Ados eta Abantzu pilota elkartetako pilotariak izango dira bertan. Ados pilota taldeko Iturriaga eta Agirre, Iantzi eta O.Ruiz de Larramendiren aurka arituko dira, eta Abantzuko Sasiain eta Alonso, Odriozola eta Salegiren aurka.