Albisteak

Amabirjin jaien balorazio “positiboa” egin du Festa Batzordeak

Pasa den asteazkenean egin zen aurtengo amabirjin jaien balorazioa egiteko bilera. Orokorrean, festetako ekintzak parte-hartzaileak izan zirela nabarmendu zen. Txistularien alardea, zezenketak, pilota partida, Gure Kultura ekimenak antolatutako kontzertuak eta mural pintaketa, Joxe Mari Orbegozoren dantza eskolako ikasleen emanaldia edota DJ Davila eta Tximeleta taldearen emanaldiek harrera oso ona izan zutela adierazi zen.

Herri kirol eta bertsolaritza emanaldiak falta izan zirela aipatu zen asteazkeneko bileran. Bestalde, paella jan ondoren aulki eta mahaiak modu desegokian jasota gelditu zirela ere nabarmendu zen. Azkenik, datorren urteko festak zein egunetan izango ziren finkatzen saiatu ziren.




Irakurle, gure webgunean albiste hau irakurri baduzu, publizitate eta erakundeen diru laguntzez gain, urtero 30 euroko diru ekarpena egiten duten 350 bazkidetik gora ditugulako izan da. Mila esker bazkide! Herri eta auzoetako berri euskaraz emanez, normalizaziora bidean gure ekarpena egiten jarraitu nahi dugu. Proiektua sendotzen lagundu nahi baduzu, egin zaitez bazkide.

Egin zaitez bazkide